ENPRESA

1

GURE ESPERIENTZIA BERMERIK ONENA DA

EBAKIGROUP-en metalen mozketa, tratamendu eta akaberan liderrak gara.

Oximozketa, laser mozketa eta plasma mozketa sistema aurreratuei akabera prozesu desberdinak gehitzen dizkiegu, halaber: tolesketa, hariztaketa, soldadura, granailaketa edota inprimazioa. Gaitasun honek gaur egungo merkatu lehiakorrean erantzun eraginkorrak emateko aukera ematen digu.

12.500m²
instalakuntza
Urteko 21 milioi euroko fakturazioa
70 pertsonako
lan-taldea
7.000 Tn
material stock-ean
4

EBAKIGROUP-en ekoizpen gaitasun altua dugu.

Aurrerapen teknologikoei eta gure etengabeko hobekuntza ahaleginei esker, bezero zorrotzenen asebetetzea ziurtatzen dugu, beti ere ingurugiroa errespetatuz.

ebakilan

Ebakilan taldeko egoitza nagusia da, bertan instalakuntza eta zerbitzu gehienak biltzen dira.

Sektore guztiei moldatutako zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dugu.

ebakilaser

Ebakilaser-eko instalakuntzak osorik laser ebaketa zerbitzura bideratuta daude, 3.500m2-tan zerbitzurik onena eskaintzeko punta-puntako teknologia daukagu.

Ezagutu itzazu laser ebaketarako gure ekoizpen baliabideak.

Kalitate bermea

ISO9001 14001 color web

ENAC entitateak ziurtatutako gure Kalitate Kontrol Departamenduak lan guztien etengabeko jarraipena burutzen du (lehengai guztien trazabilitatea, neurketa eta ebaketa ekipo guztien aldizkako ikuskatzea, etab.).

Azken produktuaren kalitaterik altuena ziurtatzen dugu eta entrega-epeak laburtzen ditugu. 

pdfISO 9001 pdfISO 14001  pdfKalitate eta ingurumen politika

Bisita gaitzazu